Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da. Dataren hurbiltasunagatik, Nafarroako Antzerki Amaterraren Federazioak urteroko festa antolatu zuen larunbatean, Lizarran. Ehun aktore ingururen artean, besteak beste, Tarima Beltza talde altsasuarreko kideak izan ziren. Ospakizuna manifestu baten irakurketarekin hasi zuten antzerki taldeetako kideak. Antzerki amateurraren aldeko aldarrikapena egin zuten: "herriak aberasten dituen kulturaren unibertsora iristeko berehalako bidea delako". Antzerkia ordaindutako lanari baino gogotsuago heltzen dioten zaletasuna dela aitortu zuten. "Dieta eta diru-laguntzak baino gure lan duinaren onuradun direnen aitortza eskatzen dugu bereziki".