Lazaro Echeverriako langileak 21 egun greban

Guaixe 2013ko martxoaren 27a

Altsasuko Udalak gaur bilkura du eta bukaeran mugagabeko greban dauden Lazaro Echeverria enpresako langileei babesa azaltzen dien mozioa aztertuko du. Horren aurretik, 18:00etan, udaletxe aurrean kontzentrazioa deituta dago. Langileei babesa emateko herritarrak kontzentrazio horretan parte hartzera deitu dituzte. Langileak, bitartean, asteazken eguerdiro azokan haien aldarrikapenen berri zabalduko dituzte. Martxoaren 6an hasi zuten mugagabeko greba Lazaro Echeverriako langileak. Kaleratu dituzten sei kideak enpresak berriro har ditzala eskatzen dute. Horrekin batera, langileen lan eta soldata baldintzak blindatuko dituen hitzarmena ere aldarrikatzen ari dira.