Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 6an hasi zuten mugagabeko greba Lazaro Echeverriako langileek (ELAko 3 ordezkari enpresa batzordean) eta berehala salatu zuten haien egitekoa enpresaren jabe den familiako kideak egiten ari zirela. Lan ikuskaritzan salaketa jarri zuten eta ikuskatzaileak langileei arrazoia eman die, jabeek legearen kontra aritu dira. Horretan segitu ez dezaten langileek epaitegian salaketa jarriko dute.Altsasuko Udalak gaur bilkura du eta bukaeran mugagabeko greban dauden Lazaro Echeverria enpresako langileei babesa azaltzen dien mozioa aztertuko du. Horren aurretik, 18:00etan, udaletxe aurrean kontzentrazioa deituta dago. Langileei babesa emateko herritarrak kontzentrazio horretan parte hartzera deitu dituzte. Langileak, bitartean, asteazkenetan 11:30ean azokan haien aldarrikapenen berri zabalduko dituzte. Lazaro Echeverriako langileek kaleratu dituzten sei kideak enpresak berriro har ditzala eskatzen dute. Horrekin batera, langileen lan eta soldata baldintzak blindatuko dituen hitzarmena ere aldarrikatzen ari dira. Zuzendaritzak hitz egiteko borondaterik ez duela ere salatu dute.