Haurrendako Suarezen berria

Guaixe 2013ko martxoaren 27a

Asteartean aurkeztu zuen Aizkorri argitaletxeak Castillo Suarezen haur literaturako azken lana: Erikaren ttilikak.  Sortzaile altsasuarrak haurrendako idatzi duen bosgarren lana da aurkeztu berri dena. Suarezen testuari Estibalitz Jalon ilustratzaileak jarri dizkio irudiak. Suarezek ilea harro duen neskato baten istorioa kontatzen du liburuan. Lagunek iseka egiten zioten horregatik. Erikari, orduan, aurpegia ilundu egiten zitzaion. Neskatikoak orduan negar egiten zuen, eta negar ttilikak poliki-poliki irristatzen zitzaizkion masailetatik behera: ttik, ttik, ttik! Baina Erikak ez zituen inoiz malkoak xukatzen. Haren bidea egiten uzten zien balkoiko loreontzietan pausatzen ziren arte.Erikaren ttilikak (2013, Aizkorri) liburuaren aurretik Castillo Suarezek haur literaturan lan hauek argitaratu ditu: Ebelina Mandarina (2010, Elkar), Nobio bat nire amarentzat (2011, Elkar), Muxurik nahi (2011, Mensajero), Krispeta hegalariak (2012, Elkar)Castillo SuarezErikaren ttilikak. Zer dira ttilikak? Nondik dator hitza?Itxari Bordari lapurtu diodan hitza da, hobeki esan, Itxaronen aitari. Berak Ardo ttilika bat esamoldea erabiltzen zuen maiz. Itxarok turrustatxoaren baliokide gisa erabiltzen duela esan zidan —"Xorrito, esan zidan berak, zehazki—". Nik, ordea, beste zentzu bat eman diot, malkoarena alegia. Izan ere, Erikak duen bereizgarrietako bat da ez dituela malkoak xukatzen eta bere bidea egiten uzten diela. Malkoek, erortzerakoan Ttik, ttik, tttik! egiten dute. Horiek dira, hain zuzen, ttilikak.Krispeta hegalarien aurkezpenean amonaren haize-kruspetak aipatu zenituen. Oraingoan ere abiapuntu "autobiografikorik" du?Enkarguzko lan bat izan zen. Ipuin hau galegoz plazaratu zen Durangoko Azokan Galizia herrialde gonbidatua izan zenean. Altsasuko festetan etorri zitzaidan ideia, ile harroa, sarria eta kizkurra zuen neska bat ikusi nuenean. Erika ere horrelakoa da. Gehienetan neskak dituzu protagonista, ez?Bai, egia da, Gainera, gauza bitxi bat gertatu zitzaidan behin. Krispeta hegalariak liburuko protagonistari ez nion izenik eman, baina nik buruan neukan neska zela. Marrazkilariak, ordea, mutila marraztu zuen. Esan gabe doa: marrazkilaria gizonezkoa da.Poesiazko azken liburuarekin kritika onak jaso ondoren, haur literatura berriz. 5. alea. Bide bat urratu duzu 3 urtetan, ez?Bai, hori hala da. Azkeneko urteetan jasotzen ari naiz kritikarik onenak, baina nik esaten dut ISBN asko ditudala eta duela urte asko atera zela lehena. Une honetan Arbizuko erre zeneko garaian kokatutako ipuin batekin ari naiz, urteurrenaren karietara plazaratu nahi duguna.Poesiaren aldean haur literatura da?Dibertitzeko modu bat. Egurkada pertsonal eta profesionaletatik indarturik ateratzeko modu batHaur literaturaren aldean poesia da? Idazle egiten nauen generoa. Izan ere, poeta hobea naiz narratzailea baino. Horihalada# idatziko lukete twiter zaleek.