Lapurrek lantresna gabe utzi dute

Guaixe 2013ko martxoaren 27a

Igande goizaldean lapurrek kamioi bat eraman zuten Altsasuko kamioien udal aparkalekutik. 17 tonako altzairu karga ere eraman zuten lapurrek. Azken hori aseguratuta bazegoen ere, kamioia ez, "aseguruak garesti daudelako". Scania markako R580 modeloko kamioia da lapurtutakoa, 0148 DBM matrikula duena eta gurdiak, berriz, R7923BCF. Kamioilariak kexu dira Altsasuko kamioi aparkalekuko atea askotan zabalik dagoelako eta kamerarik ez dagoelako. Duela hiru urte ere beste lapurreta bat izan zen. Orduan bi kamioi eta gurdiak lapurtu zituzten. Hurrengo egunean Errioxan agertu zien. Orduko hartan erantzunkizun zibila eskatu zioten Altsasuko Udalari.