Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak euskararekiko konpromisoa hartzeko eskatu du. Jendeari hainbat galdera egin die: dendetan zein hizkuntzatan egiten duten, ezezagunekin zein da lehenengo hizkuntza edo euskaraz zerbait galdetzean gazteleraz erantzun ondoren euskaraz jarraitzen duten edo gaztelerara pasatzen diren, besteak beste. "Ez zaitez espaloitik jaitsi" ipuinaren bitartez, "konpromiso txikiak" hartzeko deia egin dute. Horretarako, konpromisoak idatzi zituzten hamarnaka pertsonek Gure Etxean jarritako kutxan. Konpromisoak uzteko kutxa Iortia Kultur Gunean hilabetez egongo da. "Konpromiso errealistak eskatzen ditugu. Lehenengo hitza euskaraz egingo dut, edo lagunekin beti euskaraz egingo dut. Azken finean, euskararekiko jarrera aktiboagoa izateko eskatzen dugu", azaldu du Itziar Claver EHEko kideak.