Makineria lapurtzeagatik atxilotuta

Guaixe 2013ko apirilaren 11

Igandean Guardia Civilak 20 eta 26 urteko bi gazte (gizon-emakumeak) atxilotu zituen eta indarra erabiliz egindako lapurreta egitea egotzi die. Antza, pertsona batek Guadia Civilaren patruila bati jakinarazi zion etxe bateko patio batean makineria motor txikiak, engranajeak eta kobrezko kableak zeudela. Lapurtutako materiala izan zitekeelakoan, zaintzen gelditu ziren Guardia Civilak eta bi gazteak autoan materiala sartzen ari zirenean atxilotu zituzten. Dirudienez, leiho eta hesi batetik aldameneko lantegi batera sartzen ziren.