Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mugagabeko greban dauden Lazaro Echeverriako langileak enpresaren kontrako salaketa jarri zuten epaitegian ostiralean. Izan ere, enpresako jabeak, Etxeberria familia, langileen lana egiten ari dira, langileek azaldu dutenez. Hala berretsi zuen lan ikuskaritzak enpresara egindako bisitan. Langileek bi asteko epean epaia espero dute. Bitartean lan ikuskaritzaren berri emateko enpresaren bi lantokietan egon dira langileen ordezkariak, baina zuzendaritzak hitz egiteko borondaterik ez duela ere salatu dute.Bitartean, asteazkenero, 11:30ean, Altsasuko azokan haien egoeraren berri emateko kontzentrazioak egiten segituko dute. Lazaro Echeverriako langileek kaleratu dituzten sei kideak enpresak berriro har ditzala eskatzen dute. Horrekin batera, langileen lan eta soldata baldintzak blindatuko dituen hitzarmena ere aldarrikatzen ari dira. 38 egunMartxoko bilkuran Altsasuko Udalak babesa azaldu zien martxoaren 6tik greban dauden langileei. Aldi berean, kalean, ehun bat pertsonek elkartasun kontzentrazioan parte hartu zuten.