Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sunsundeguiko zuzendaritza gaur hasiko da esaten zein langile joanen den kalera. 61 kaleratze aurreikusi ziren, baina lan kargaren arabera gutxiago izan daitezke. 18 bat izanen dira aurre-jubilatuta edo borondatez enpresa utziko dutenak. Gainontzeko 43ak kontratua eteteko Enplegu Erregulazio Espediente (EEE) baten bidez kaleratuak izanen dira. ELAtik enpresaren "jarrera txarra" kritikatu dute eta kaleratuak aukeratzeko prozesua "latza" izan dela esan digute. LABetik, berriz, aurreratu digute kaleratzeen kontra epaitegietara joko dutela eta mobilizazioekin salatuko dutela.