Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horixe da Maria Legardaren dantza konpainia nafarrak Altsasura bihar ekarriko duena. Astelehenean ospatu zen herri horren nazioarteko eguna, baina ijitoak 1435eko apirilaren 27an iritsi ziren Olitera. Jakin denez, herri noragabe bateko kideak ibaiertzetako makalen azpian, zubipeetan eta utzitako gotorlekuetan kokatu ziren, eta bizirik eutsi zieten "galdugordearekin", intuizioarekin, zolitasunarekin eta askatasunarekin lotutako hainbat ezaugarriri. Horretan oinarriturik Maria Legardaren konpainiak Nevo Drom ikuskizuna ondu du. Espektakuluak ijitoei beren ibilbide historikoan laguntzen dien iratxoaren baitan sartuko gaitu, zuzeneko musikaren, dantzaren eta ikus-entzunezko antzerkiaren bitartez. Betiere, testuinguru flamenkoan. Taula gainean profesionalak eta ez direnak ariko dira. Jatorrizko ideia Maria Legarda, Angel OcrayZuzendaria Nuria LegardaMusika Angel Ocray, Rafael Borja, Jesus CarbonellKoreografia Maria Legarda, Rubén MartínBideoa Iosu ZapataSoinua Global Event eta EfectosDantza Maria Legarda, Ruben MartinAhotsa Angel Ocray, Miguel JimenezGitarra Rafael Borja, Jesús CarbonellPerkusioa Iñaki Vazquez, Francisco GalindoBiolina Claudia OsesKontrabaxua Txuma del RioJantziak "Son de Flamenca"Laguntzaileak Bernardo Vazquez, Eneko Jima¡enez, Ion Muñoz,Maria del Mar Hidalgo, Jimena Ripa, Patricia Blazquez,Myriam Velasco, Beatriz Rodriguez, Ana La Fuente, Alba Jimenez,Andrea Jimenez, Cristina Hernandez, Juan Carlos JimenezEscena dantza jaialdiaEduki eta iraupen aldetik, aurten dantza jaialdia handitu egin da eta Nafarroa Dantzan proiektuaren baitan txertatu da. Azken horren asmoa da dantza eskaintza urte guztian eskaintzea Nafarroan, jarduera osagarrien bidez beste diziplina batzuekin lotuz. Escena dantza jaialdia martxoaren 1ean hasi zen eta maiatzaren 26ra arte luzatuko da. Foru komunitateko 11 konpainiak 25 herrietara bere emanaldiak eramanen dituzte. Sakanak hartuko dituen hiru dantza ikuskizunetako lehena da biharko Altsasukoa. Heldu den ostiralean Etxarri Aranatzen eta igandean Irurtzunen dantza saioak izanen dira.