Ehunzango, milaka doinu

Guaixe 2013ko apirilaren 12a

Pasadas las 4 konpainiak Ehunzango baten ipuinak antzezlana ekarriko du. Luisa eta Marisa negu hotzaren erdian, basoan, kutxa bat opatuko dute. Han barruan Tramontana Rosanak bere lagun ehunzangoari oparitu nahi dizkion makina bat galtzetik daude. Ehunzangoa ez da inondik ageri eta galtzetinak bereziak dira. Iortiara hurbiltzen direnak antzezlana eta musika nahasten dituen emanaldi ederraz gozatzeko aukera izanen dute.