EAJk batzokian egindako pintada salatu du

Guaixe 2013ko apirilaren 12a

Atzo PNV lotu zure txakurrak dioen pintada egin zuten Altsasuko Batzokian. Nafarroako EAJ-PNVk pintada salatu du eta "bide politiko eta demokratikoak" alderdi politiko baten egoitzari egindako erasoak nola uztar ote daitezkeen galdetu du. Jeltzaleek, aldi berean, "politika eta demokrazian denak ez du balio" azpimarratu dute. Nafarroako EAJ-PNVtik azaldu dutenez halako jarduerek "ez dute Euskadin denbora berrian aurrera egiten laguntzen". "Uste genuen halako portaerak iraganeko gauzak zirela: Elkarbizitza denon artean eraikitzeko, bakean eta elkar errespetatuta bizitzeko, herriak politikan eta demokrazian konfiantza izatea nahi badugu, behin betiko utzi eta baztertu behar dira  betiko bortxakeriaren hazia eta hori islatzen duten pentsamendu eta jarrerak" esan dute. Halako jarduerak "behin betiko bukatzea" eskatu dute.