Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kaleratuak berriro hartu, gauzatzen ari den iruzurra salatu eta Murillo zuzendariaren eta Goikoetxea kontseilariaren dimisioak eskatuko dituzteMaiatzaren 3rako iragarri du mobilizazio hori LAB sindikatuak. Horrekin batera, Sunsundeguin izan duen "morroi-papera" salatzeko UGT-ren egoitzaren aurrean kontzentrazioa eginen du LABek. Sindikatuko Sakanako arduradun Gaizka Uhartek ziurtatu zuenez, "sakandarren babesik gabe gaur Sunsundegui itxita egonen litzateke. Nafarroako Gobernuak enpresa uzteko UGT beharrezko laguntzaile izan da". Enpresak aurrera egiteko bestelako eredu bat ezartzea eskatu zuen, "ordu estrarik eta entxufismorik gabe". Uhartek salatu zuen Nafarroako Gobernuak 500.000 eurotan Jose Ignacio Murillori enpresa oparitu diola. Gobernuaren, zuzendaritzaren eta UGTren arteko negoziazioak enpresa batzordearen bizkarrera egin zirela eta gainontzeko sindikatuek ez zutela haien proposamenak egin eta defendatzeko aukerarik izan salatu zuen Uhartek. "Gobernua 36 milioi euro barkatzeko prest zegoela jakinda bestelako aukerak" egon zitezkeela nabarmendu zuen. LABk bere garaian enpresaren jabetzaren %51 langileen esku uzteko proposamena ekarri zuen gogora. Akordioa Nafarroako Gobernua enpresatik ateratzeko besterik ez duela balio berretsi zuen. Kaleratzeen inguruanSunsundeguikoa "eskandaulutzat" jo zuen Jose Luis Ojerrek, LABeko langileen ordezkaria. Gaineratu zuenez, "Sakanako eta Nafarroako gizarteari egiten zaion iruzurra da". LABeko kideak ziurtatu zuenez, UGTk lantegian afiliatu gehien izanda ere kaleratutakoen %90 ez du harekin zerikusirik, "zuzendaritzaren planen kontra azaldu dira, eta haietako batzuk beste sindikatuen zerrendetan aurkeztu izan dira". Horregatik, driskriminazio sindikalagatik eta Enplegu Erregulazio Espedientearen kontra ssalaketak jartzea aztertzen ari da sindikatuak. Ojerrek salatu zuenez, "kaleratzeko irizpideak subjektiboak dira. Kaleratutako askoren ekoizpen balea plantillaren bataz bestekoaren gainetik dago". Ziurtatu zuenez kaleratzeekin ezinen da eguneko autobus kopuru jakin bat egiteko helburua lortuko. Pasa den urtean urte baterako kaleratutakoak, "UGTkoak ez beste" orain "langabezia galduta" berriro kaleratuak izan direla azaldu zuten prentsaurrekoan. LABeko kideak ere gogora ekarri zuen azken 37 kaleratuen ondoren, enpresak esperientziarik gabeko langileak baldintza okerragotan kontratatu zituela eta mila lan ordu estratik gora egin zirela. Azken horregatik enpresak zigor espedientea jaso zuela jakinarazi zuen.