Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lan ikuskatzaileak martxoaren 7an lantokietara egindako bisitaren ondoren, langileek egindako salaketa aintzat hartu zuen eta "enpresak grebarako eskubidea urratu" duela ebatzi zuen. Lan ikuskaritzak mugagabeko greban dauden langileak enpresa ordezkatzen ari dela frogatutzat eman ondoren grebalariak epaitegira jo zuten. Baina auzia azaroaren 8an aztertuko da. Bitarte horretan nagusiek langileen lana ez egiteko kautela-neurriak hartzeko eskatu diote langileek epaileari. 43 greba egunen ondoren langileak "nahiko animoso daude, haien borrokan sinesten dute". Hala dio Gorka Viergek, Sakanako ELAko arduradunak. "Ez digute beste aukerarik utzi. Azkenean, enpresak proposatzen duena lan baldintzak goitik behera aldatzea da. Gainera, kaleratu dituzten langileei gutxienekoa besterik ez diete ordaindu nahi". Gorka Viergek "guztiondako ona izanen den akordio baterako zutoinak jartzeko" eskaera luzatu dio zuzendaritzari.KontzentrazioakBihar, osteguna, 18:00etan Altsasuko udaletxe parean. Asteazkenero, 11:30ean Altsasuko azokan.