Dagoenari eusteko aurrekontua

Guaixe 2013ko apirilaren 18a

Inbertsioetara 63.501,44 euro bideratuko dira. Hala ere, 2012ko superabita inbertsioetara bideratu lezake Atzo egindako bilkuran, Altsasuko Udalak aurtengo aurrekontuak onartu zituen. Bildu eta Aralarren aldeko bozekin, NaBairen abstentzioarekin eta IU, UPN eta PPren kontrako bozekin aurrera atera ziren udalaren aurtengo kontuak. Altsasuko Udalak 5.395.699,91 euro izaten ditu 2013an kudeatzeko. Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkateak azaldu zigunez, aurrekontuak egiterakoan lehentasuna langileriari eta zerbitzuak mantentzeari eman zaio. "Sarrerak eta gastuak koadratzen nahikoa lan izan dugu. Gauza ezberdinetarako aukera handirik ez zegoen" esan zigun alkateak eta Nafarroako Gobernuaren laguntza faltagatik edota BEZ-aren igoerak udal zerbitzuetan izan duen eraginagatik kexu azaldu zen. NaBaiko Unai Uhaldek adierazi zuen aurrekontua "diru sarrera eta gastu korronteko aurrekontu hutsa ikusten dugu, egin diren emendakin txikiak kenduz eztabaidatzeko inongo posibilitaterik gabe. Planteatzen diren inbertsioak funtzionamendu arrunterako inbertsioak direla esan dezakegu". Hualdek jakinarazi zuen alkatetzako taldeari aurrekontuen eztabaida atzeratzea, aurreko urteko diru soberakinarekin zein inbertsio finantzatu ahal ziren zehazteko. Uhaldek aurreratu zuenez, Espainiako Gobernuak diru hori udal zorra murriztera bideratzea behartu beharrean aurten inbertsiora bideratzeko aukera eman duela. Diru soberakinarekin egin beharreko inbertsioetan alkatetzaren taldean akordioa lortzeko aukera aurreikusi zuenez, NaBai abstenitu egin zen. IUko Arturo Carreñok aurrekontuan herrian enplegua sustatzeko diru saila edo gizarte jangelakoa faltan bota zituen. Aurrekoen fotokopia zela esna eta hobe gizarteratu zitekeela adierazi zuen. Bilkuran egindako proposamenak aurrekontuetan egindako batzordeetan ez proposatzea eta, ondorioz, haietan lantzeko aukerarik ez ematea leporatu zion Aralarko Asun Fernandez de Garaialdek IUkoari. Aralarkoak kontu errealak zirela adierazi zuten. UPNko eta PPko zinegotziek bilkura guztian ez zuten ahoa zabaldu. PSNko bi zinegotziak eta NaBaiko Agirrebengoa faltatu izan ziren. Bestalde, koalizio horrek atzodanik zinegotzi berria du Cristobal Lanz Lapuente. InbertsioakMendietan                                   27.1300-3ko moduluak                            8.637,74Kaleen zolatzea                            8.000Zelandiko aparkalekua txukundu  7.000Informatika ekipoak                      4.760Kirol azpiegituretarako                 3.373,7Kirol bulegoko informatika ekipoa 2.200Gaztegune                                   1.400Bulego altzariak                           1.000Udalak erakundeei egindako ekarpenakErakundea            Aurrekontua      Udalak                         Erabiltzaileek       Nafarroako Gobernuak     BesteakMusika patronatua    355.541,4     206.604,04 %58,11         113.932,58 %32,04     33.279,04  %9,3          1.725,74  %0,49Aita Barandiaran       979.575,93  173.585,93  %17,72          434.920     %44,4      370.080    %37,78           990     %0,10Gizarte Zerbitzuak    626.712,54   262.232,63 %41,84             5.500      %0,88      287.202,78 %45,83     71.777,1 %11,45Sakanako Mank        976.503,42   501.455,01 %51,35         308.336,75 %31,57             ---                     166.711,66 %17,08Atabo                        776.583      122.222,22(+BEZ) %15,74  515.700      %66,41             ---                     108.632,72 %13,99Emendakinak Bilduk proposatuta Zumalakarregi plazako estalpeak konpontzeko partida 16.655 eurotan handitu da, 120.000 eurora iritsiz. Dagoeneko gastu batzuk eginak daudelako eta proiektua aurreikusia baino garestiago delako handitu zen partida. NaBairen bi emendakin onartu ziren atzo. Batean gizarte larrialdi laguntzetara 3.108,65 euro eta kontsumitzailearen bulegora bideratuta 108,65 euro bideratzea eskatu eta onartu zen. Bestetik, koalizioak eskatu zuen etxegabeen aterpeari bideratutako sailean 500 euro gehiago jartzea. Izan ere, orain Tolosarako tren txartela ordaintzen die udalak, han baitago gertueneko hurrengo aterpea. IUk aurkeztutako emendakinak ez zuen aurrera egin. Honako eskaerak jaso zituen: larrialdi laguntzetarako 18.000 euro; 7.865 euro bideak eta ibai bazterrak konpontzeko; Txirinbulon konponketak egiteko 5.000 euro eta Zelandi eskolan konponketak 2.900. Guztira 33.765 euro ziren, ikastolari egin beharreko ekarpena kenduz eta kultura, festa eta gazteriako jarduerak %10 murriztuz lortzea proposatu zuen. Ospakizunen inguruanIruzurrari aurre egiteko kanpainaren barruan, festak direla eta, Nafarroako Gobernua Altsasuko Udalari zuzendu zaio. Festa egitarauan agertu eta beste erakunde batzuk kontratatzen dituzten txaranga eta bestelakoak udalaren ardura direla adierazi zien. Kontratazio horietako BEZa eta bestelakoak egunean izan behar dituztela jakinarazi zion foru ogasunak udalari. Juan Carlos Orellana zinegotziak jakinarazi zuenez, irabazi asmorik ez duten elkarteak izan behar dutela argi erakutsi behar da. "Lehen arazoa maiatzeko artisau feriarekin sortu zaigu". Zinegotziak argitu duenez, feria antolatzen ari den taldea egun baterako ez dela erakunde gisa legeztatuko esan du. "Lanean segitzeko asmoa dute, baina aurrerantzean azokako diru kontuak udalak eramanen ditugu". Horregatik, udalak Bilduk aurkeztutako 4.000 euroko emendakina onartu zuen eta talde antolatzailearekin zuen hitzarmena suntsitu eginen du.