Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Liburuaren eguna dela eta Altsasuko liburuzainek ura ardatz hartuta programazio berezia antolatu dute. Hala, bihar eta etzi, 17:30etik aurrera, 6 urtetik gorako haurrek uraren inguruko ipuin bat eta eskulanak egiteko aukera izanen dute (aurretik izena eman). Amai taldeko kideak ariko dira haiekin. Etzidamu, ostegunean, berriz, 19:00etan kultur gunean, Mikel Alvira idazlea etorriko da bere El silencio de las hayas liburuaz hitz egitera eta irakurleekin iritziak trukatzera. Programazioa Lur Usabiaga ipuin kontalariaren saioarekin despedituko da ostiralean.