Javi Moreno bigarrena Errenterian

Guaixe 2013ko apirilaren 23a

Igandean San Markos igoera jokatu zen Errenterian. Herritik abiatuta San Markos gotorlekuraino doa proba, aldapa gora, 5,5 km osatu arte. Cesar Sanz izan zen azkarrena, eta Javi Moreno altsasuarra bigarrena. Emakumezkoetan Ana Gonzalez nagusitu zen.