Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Auzitegi Gorenak Segiko kide izateagatik zortzi gazte atxilotzeko operazioa egin zuen aurreko ostiralean Ertzaintzak Donostiako Bulebarrean, han sortu zen Aske Gunean. Polizia agertu zenean Aske Gunean zeuden pertsonak, zenbait sakandar tartean, elkarri besoetatik helduz lurrean eseri ziren atxilotzeko agindua zuten gazteen inguruan. Erresistentzia baketsuz aurre egin zieten Ertzainei. Aipatutako 6 gazteez gain atxilotu gehiago izan ziren. Horietako bat Altsasuko emakume gazte bat. Polizia-etxean ordu batzuk egon ondoren epaiketa zain gelditu da. Aske Gunearen desegitea, hartarako Ertzainek erabilitako bortxaketa mehatxuak, ile tirakadak, beso bihurrituak, irainak eta atxiloketak salatzeko ostiral arratsaldean manifestazioa egin zen Altsasun.