Sunsundeguiko kaleratzeengatik UGT egoitza aurrean

Guaixe 2013ko apirilaren 25a

LABeko "garbiketa ideologikoa" salatu zuten 40 pertsonek. Aurrean UGTko Nafarroako idazkari nagusi Juan Goyen eta hainbat delegatu izan zituztenOrdu erdiz UGTk Altsasun duen egoitzaren aurrean kontzentratu ziren. Sunsundeguin izan diren 49 kaleratzeengatik protesta egin zuten bildutakoek. LABek nabarmendu zuen kaleratuen %90 UGTkoak ez diren langileak direla. UGTk ostiralean esandakoak "kalumniazko adierazpentzat" jo zituzten LABen eta ukatu egin zuten "kaleratzeen herenak UGTrekin lotura duten langileei eragiten dienik". UGTko delegatuak jazarri izana ere ukatu zuten. Sunsundeguin gertatutakoaren ardura Goikoetxea kontseilariari eta Murillo zuzendariari leporatu zien LABek, eta UGTk "kolaboratzaile" papera izan zuela nabarmendu. Sunsundeguiko haien hiru delegatuak baliogabetzeko UGTk iragarri duen sinadura bilketaz LABetik adierazi zuten "UGTk bere jarrera eta jokatzen duen papera" erakutsiko duela: "Ahots kritikoa isilarazi nahi dute. Langileei enpresa ereduaren inguruko eztabaida lapurtu diete. Guk gardentasun eta partehartzean oinarritutako enpresa eredu baten alde egiten dugu".