Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Negoziaezina da. Halaxe esan diete Sunsundeguiko zuzendaritzatik enpresa hornitzaileei. Autobus konpainiak enpresa txiki horiekin pilatuta duen zorraren herena ez die ordaindu. Eta gainontzekoa 24 hilabeteko epean ordaintzeko asmoa azaldu die. Hornitzaileek dirua ikusi nahi badute baldintza bat bete behar dute: Sunsundegui materialez hornitzen segitu. Hornitzaile batek azaldu digunez, "izorratu egin gaituzte. Gu ari gara Sunsundegui finantzatzen". Kexu dira enpresa sekula ez delako haiekin harremanetan jarri zorra ordaintzeko moduez arduratzeko. Haiek jo behar izan dute zuzendaritzarengana, behin eta berriz, erantzunen bat jaso ahal izateko. Dena ez da pena, Sunsundeguik hemendik aurrera 30 egunera ordaintzeko asmoa azaldu baitu. Hornitzaileak berriro enpresa handiaren zorrak ez itotzeko bestelako ordainketa bermeak eskatzea aztertzen ari dira.