Gobernuko ordezkariekin bildu dira Lazaro Echeverriako langileak

Guaixe 2013ko apirilaren 26a

Atzo goizean Laneko Zuzendari Nagusi Imelda Lorearekin bildu ziren Lazaro Echeverriako langileak. Haien eskaeren berri ematearekin batera, langileen Nafarroako Gobernuari eskatu diote grebarako eskubidea berma dezala. Bilera horren ondoren, lan ikuskaritzako ordezkariekin ere bildu ziren langileak. Ikuskatzaileei ere eskaera bera egin zieten, greba eskubidea bermatzeko gainean egoteko, salaketak pilatzen ari direlako. Ikuskaritzak enpresari 6.000 euroko isuna jarri diola jakinarazi digute langileek. Gaur greba mugagabeko 52. eguna dute. Altsasu eta Ziordiko lantegi sarreretan kanpamendu bana jaso dute eta han egoten dira lanaldia izanen luketen garaian.