Nafarroako egoerari eta aldaketari buruzko antzezlan satirikoa

Guaixe 2013ko apirilaren 26a

Kaka burutik behera izenburua duen antzezlanak Nafarroan eskuineko politikek utzitako gizartearen ispilu izan nahi du eta, bestetik, herrialdeak behar duen aldaketari buruzko gogoetarako espazio dibertigarria sortu nahi du. Nafarroako Euskal Herria Bildu koalizioak sustatu duen ikuskizuna "aldaketaren aldeko aliantza soziala iruten" jarraitzeko bide bat izan nahi du, koalizioak badakielako Nafarroan "adostasun zabalak behar ditugula, desberdinen arteko akordioak". ,Javier Esteban, Ainhoa Juaniz eta Isabel Azpirotz aktoreek "umorearen bidez ustelkeria, nagikeria eta oinarrizko giza eskubideen okertzearen karikatura bat" eginen dute; baita aldaketa ereduaren inguruan gogoeta egin ere. Altsasuz gain, maiatzaren 17an Irurtzungo kultur etxea ikusteko aukera izanen da.