Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen urtean talde gisa mustu ziren tokira, Altsasuko elizara, bueltatuko dira etzi Aizpe Taldeko kideak. Dozena erdi emakumek osatzen dute talde kantaria: Rosa Igoa, Olibi Galparsoro, Cristina Rubio, Juli Alvaro, Puri Alzelai, Uharte Arakilgo Nekane eta Arbizuko Irantzuren ordez Altsasuko Ana Mari batu zaie. Guztiak Etxarri Aranazko musika eskolako ahots-teknikako irakasle Itziar Maizek zuzenduko ditu. Emanaldia musika sakroarekin zabalduko dute. Segituan zarzuela kantu bat, herri kantak edota portugesezko abestiak aletuko dituzte. "Errepertorio anitza, musikan gure tokia bilatzen ari baikara". Halaxe jakinarazi digu Alvarok. Emanaldia prestatzeko asteroko entseguaz eta Maizekin bakoitzak hartzen dituen eskolez gain aparteko entsegua egin dute. Alvarok adierazi duenez, edozein interesaturendako ateak zabalik ditu Aizpe Taldeak, haietakoren batekin harremanetan jartzea besterik ez da egin behar.