Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi komediak eta drama batek osatzen dute Teatreves, Altsasuko III. antzerki amateurreko zikloa. Tarima Beltzako Juan Manuel Herrero Cavak eta Mertxe Herrera De la Martak eman zuten atzo, eta hurrengo azoketan ere emanen dute. Taldeak antzerki amateurra eskaintza berretsi du, hirugarrenez. Izan ere, taldean publikoaren erantzunarekin pozik daudela esan digu Herrerok. Herrerak azaldu zuenez, emanaldi bakoitzeko 15 sarrera herriko eragileen artean banatuko dituzte: "publiko berriari zabaltzeko eta gizarteratzeko". Haien taldearen jardueraz galdetuta, Herrerok azaldu zuen oraindik ere Bienvenidos a girasol obraren emanaldiak eskaintzen ari dela taldea. Berriki Lizarran eman zuten eta federazioaren barruan egotean emanaldi gehiago eskaini dituztela azaldu zigun. Zikloa antolatzeaz gain, taldea Haize Berriak-ekin elkarlanean aritu da. Herrerok, bestalde, nabarmendu egin zuen Iortia kultur guneak eskaintzen duen azpiegitura. "Etortzen diren talde askok espazioagatik zoriondu egiten gaituzte".Altsasuko Udalaren izenean Hasier Gonzalez Larrañaga zinegotziak Tarima Beltza taldea zoriondu egin zuen halako zikloak antolatzeagatik. Herrian halako ekimenak antolatzen dituzten taldeak izatearen garrantzia azpimarratu zuen Gonzalezek. Altsasuarrak "zikloa aprobetxatzera eta ongi pasatzera" animatu zituen.Federazioa30 talde amateurrek osatzen dute Nafarroako Antzerki Amateurreko Federazioa. Asteburuan berritu zuten zuzendaritza eta Javi Chocarrok Pili Morenori utzi dio buruzagitza. Chocarro Altsasuko aurkezpenean izan zen eta bere esker hona azaldu zion Nafarroako Gobernuari federazioari 49.260 euroko diru-laguntza emateagatik. Horrekin taldeen gastu batzuk ordaintzeko aukera izanen dela ziurtatu zuen. Nafarroako 19 herrik hartuko dute federazioak antolatu duen II. Nafarroako Antzerki amateurraren erakustaldia. Sakanatik Altsasuk soilik. 11 ziklo horietako 3 besterik ez dituzte herrietako antzerki taldeek antolatzen eta haietako bat da Tarima Beltza altsasuarra. EgitarauaEguna eta ordua Antzezlana Taldea HerriaMaiatzaren 11n, 20:30ean Geriatraco casi perfecto Karretabidea BarasoainMaiatzaren 18an, 20:30ean Esta noche teatro Jus la rocha ErrotxapeaMaiatzaren 25ean 20:30ean Bodas de sangre El bardo AtarrabiaSarreraEmanaldi bakoitza: 5 euro3 emanaldietarako txartela: 12 euroSariak Emanaldi bakoitzaren ondoren, sorpresa-opari bana zozketatuko da ikusleen artean. Gainera, sarrerekin Altsasuko jatetxeetan deskontua eskuratzeko aukera izanen da.