Elbarritasunen inguruko ikuspegia zabaltzen

Guaixe 2013ko apirilaren 29a

Sagrado Corazón ikastetxeak ezintasunei eskaini die aste hau. Asteazkenean ez beste, gainontzeko egunetan elbarritasunen inguruko hitzaldiak eta jarduerak izanen dira ikastetxean. Guztiak ere 14:45etik 16:30era. Eta hasteko, gaur, Eunate eta Aspce elkarteetako kideak azalpenak emanen dizkiete. Lehenak Nafarroan entzuteko urritasuna duten pertsonen senideak biltzen ditu. Bigarrenak, berriz, garuneko paralisia duten pertsonen alde lan egiten du. Bihar Bocalan Biak Bat fundazioko kideek terapiako txakurren inguruko argibideak emanen dizkiete. Ostegunean, berriz, egokitutako kirolaren inguruan ariko da hizketan Mikel. Asteko egitaraua despeditzeko, ostiralean, Motxila 21 taldeko zenbait kidek musikari eskainitako egunean parte hartuko dute.