Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
On Egin egitasmoa Altsasuko 7 jatetxek, Udalak eta Bierrik Fundazioak elkarlanean sortu dute. Tarima Beltza taldeak antolatu duen antzerki zikloko emanaldietara eta ekainean Garik Berriaren alde eman duen kontzertuetara joaten direnek baliatu ahalko dute eskaintza. Izan ere, emanaldi horietako sarrera dutenek Altsasuko 7 jatetxetan afaltzera joaterakoan %15eko deskontua eskuratuko dute. Hain zuzen Biltoki, Basomutur, Arkangoa, Irubide, Iruñabide, Il Padrino eta Kaixo jatetxeetan. Bierrik fundazioko kudeatzaile Ainhoa Urretagoiena Arruabarrenak azaldu duenez, ikuskizunetara joaten diren herritarrek emanaldien sarreran 7 jatetxeek eskaintzen duten menuaren informazioa jasoko dutela, egoki jotzen duten aukeraketa egiteko. Proiektuaren sustatzaileek herritarrak ikuskizunez gozatzera eta parte hartzen duten jatetxeetara joatera animatu dituzte. HelburuakUrretagoienak azaldu duenez, On Egin egitasmoaren helburuak dira, batetik, kultura eta ostalaritza sustatzea. Eta, bestetik, komunikabideetan jarduera horren sustapena egitea. Urretagoienak gogora ekarri duenez, Sakanan euskarazko hedabideak sustatzen dituen Bierrik fundazioak bere bazkide txartelarekin bi urte daramatza ibarreko ekonomia bizkortzeko ahaleginak egiten (80 establezimenduetan baino gehiagotan deskontuak eskaintzen ditu). Urretagoienak ziurtatu duenez, "gaur bezalako egitasmo gehiago bulkatzeko asmoa du etorkizunean ere". Datak Maiatzaren 11, 18 eta 25eko antzezlanak eta garagarrilaren 8ko kontzertua.