Foruzaingoak eta udaltzaingoak polizia-kudeaketako tresnak partekatuko dituzte

Guaixe 2013ko apirilaren 30a

Polizia-intereseko datu-baseak ere bateratuko dituzte segurtasun publikoko zerbitzu eraginkor, arin eta integratua lortzekoNafarroako Gobernuak eta Altsasu Udalak polizia-tresnak partekatzea adostu dute, eta haiei esker, Foruzaingoaren eta Altsasuko udaltzaingoen larrialdietako kudeaketa bateratua egin ahal izanen da. Akordio hori arautzen duen lankidetza-hitzarmena datozen egunetan sinatuko dute bi administrazioek. Adostutakoaren arabera Altsasuko Udaltzaingoa Nafarroako larrialdietako kudeaketa-sisteman sartuko dira, TETRA irratiko teknologia digitalaren bidez, haien patruilak ere geokokatuta egon daitezen. Hala, polizia ezberdinek udalerri horietan gerta daitekeen edozein larrialdiren aurrean era arin, eraginkor eta koordinatuan erantzun ahal izatea lortu nahi da.Aldi berean, Udaltzaingoa Foruzaingoaren Polizia Informazio Sisteman (SIP) sartuko dira. Hala, Erabiltzaile izatetik sistema aberastera pasako da Udaltzaingoa. Salaketa Penalen Erregistro Sistemarako (SITRADE) sarbidea ere ahal izanen dute. Horrek salaketaren komunikazio telematikoa erraztuko dio dagokion organo judizialari nahiz Foruzaingoari, edo dagokion poliziari ,egiteko.Bestalde, Foruzaingoa tokiko datu-baseetan sartu ahal izanen da delinkuentzia eta prebenitzeko eta herritarren segurtasuna hobetzeko. Nafarroako Gobernutik adierazi dutenez, akordioak ahalbideratuko du "udaltzaingoak larrialdietako kudeaketa-sistema bakarra eta polizia-intereseko informazioko erregistro-sistema bakarra partekatzea, polizia-baliabideen erabilera koordinatu eta eraginkorra lortzeko".Hitzarmen honetatik sortutako gastuak eta informatika-ekipamenduaren eta dagokion software-aren konexioari, erosketari, euskarriari eta mantentze-lanari lotutako gastuak, bai eta irrati-telefoniako terminalak erostearen, programatzearen, mantentzearen eta GPS teknologiara egokitzearen ondoriozko gastuak ere Altsasuko Udalaren bizkar geldituko da.