Festa eta artisau azoka Alde Zaharrean

Guaixe 2013ko maiatzaren 3a

Asteburu animatua biziko du Altsasuk. Gazte Asanbladak atzo hasi eta bihar despedituko den Alde Zaharreko euskal jaiko egitaraua prestatu du. Gainera, bihar dantzari txiki eguna ere hartuko du Altsasuk. Domekan, berriz, Foru plazan 23 artisauren jarduna ikusteko aukera izanen da plazan, baita taloa dastatzeko ere. Bestalde, gaurtik hasita, eta irailaren 14ra arte, eguerdiro ezkila errepika entzunen da Altsasun. EgitarauaMaiatzak 3, ostirala17:30ean Txupinazoa Foru plazan. Ondoren haur jolasak eta txokolatada. 21:00etan Herri afaria gaztetxean. 23:00etan Txikipolita number 13, maitasun istorio bat! Ikuskizuna gaztetxean. Maiatzak 4, larunbata12:00etan Auzatea Foru plazan.         Kalejira dantzari txiki eta Altsasuko erraldoiekin, musika eskolatik abiatuta. 12:30ean Altsasu eta Zangozako musika eskoletako fanfarreen kontzertua, Foru plazan. 13:30ean Dantzari txiki eguneko dantza emanaldia Foru plazan. 14:30ean Herri bazkaria Foru plazan. Ondoren, Txorongo txarangarekin kalejira.17:00etan Dantzari txiki eguneko dantza emanaldia Iortia plazatxoan. 19:00etan Kalejira Burundar Txistulariekin.         Lentzeria erakusketa Gure Etxea eraikinean. 20:00etatik 22:00etatik Dantzaldia Ai!Ene taldearekin. 24:00etatik 02:00etatik Dantzaldia Ai!Ene taldearekin.Maiatzaren 5ean, domekan9:00etan Dianak Alde Zaharrean.10:30ean 14:30ean Artisautza azoka eta taloak, Foru plazan. 11:00etan Lentzeria erakusketa Gure Etxea eraikinean. 12:30ean Lagun Onak eskainitako hamaiketakoa elkarte aurrean.13:30ean Axuri zozketa. 17:30ean Herri jolasak eta Intxostiapunta kamixeta banaketa, Foru plaza. 19:30ean Haize Berriak bandaren kontzertua, Foru plazan.         Artisau azokako parte-hartzaileak:Carmelo Llena (pilotak, Altsasu), Jesus Mari Olmos (zur-lanketa, Altsasu), Migel Angel Arriaga (zesta-punta, Berriz), Angel (motzailea, Altsasu), Ehoziri tailerra (ehoziriak, Altsasu), Juan Manuel Herrero (figurak, Altsasu), Manolo Morcillo (adarrak, Altsasu), Lentzeria taldea (lentzeria, Altsasu), Zur-lanketa eskola (zur lanketa, Altsasu), Jose Luis Etxeberria (otargilea, Azpeitia), Asier Crespo (larru lantzea, Lizarra), Itziar Nazabal (Margoa oihalean, Altsasu), Vitrodona (beira, Zaragoza), Miriam Bergara (zaharberritzea, Altsasu), Patxi Amillano (gazta, Altsasu), Santi Saez (zaharberritzea, Altsasu), Julian Claver (origamia, Altsasu), Alejandro Rellan (bastoiak, Altsasu), Migel Angel Leal (ezpela lantzea, Altsasu), Josu Goñi (zeramika, Imarkoain), Samuel Martiartu (kupelak, Murtxante), Vicente Mitxelena (metak, Altsasu), Pedro Mancho (sutegia, Zangoza) eta talogile altsasuarrak: Tiscar Duran, Maite Yeregui, Aroa Gonzalo, Arantza Asurabarrena, Mari Navarrete, Maripi Larrea, Juanita Mazkiaran, Idoia Ganuza, Petri Garcia, Mari Jose Elizalde, Belen Rubio eta Jose Luis Fernandez (su egilea). Emakumeen presentziaAltsasuko Udalaren Emakumearen Bilguneak antolatzen dituen eho-ziri eta lentzeria ikastaroetan parte hartzen duten emakumeak ere haien ekarpena eginen diote ospakizunari. Lehenak, 15, domekako artisau azokan parte hartuko dute. Bigarrenek (27), berriz, lentzeria ikastaroan egindako lanak erakutsiko dituzte Gure Etxea eraikinean. Bihar 19:00etatik 21:00etara eta etzi 11:00etatik 14:30era.