Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
LABek deituta, Diskriminazio sindikalik ez! Lan egiteko eskubidea! leloa duen manifestazioa eginen da gaur. Mobiliziazio horrekin sindikatuak babesa azaldu nahi die Sunsundeguitik kaleratuak izan diren langileei. LABetik adierazi dutenez, "Sunsundegui ez ixteko erabakia otsailak 28ko greba eta gero hartu zuen Nafarroako Gobernuak. Ordura arte Sunsundegui itxita zegoen". Sindikatutik ziurtatu dutenez, " hori guztia baldintzatu dugulako Sunsundeguin aurpegia eman duten langileak kaleratuak izan dira. Ordu estren kontra egoteagatik, beste eredu bat aldarrikatzeagatik". LABetik gaineratu dutenez, "Sakanan ezin delako afiliazio karnet batekin edo beste batekin lan egiteko preferentziarik izan".