Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar ospatuko da Altsasuko Dantzari Txiki eguna. Etxeko dantzariekin batera ospakizunean Urretxutik eta Lazkaotik etorritako dantzariak izanen dira. Haiek 11:00etarako iritsiko dira. Harrera egin eta gosaldu ondoren, eguerdian, guztiak ere kalejiran abiatuko dira musika eta dantza eskolatik. Bidean hiru geldialdi eginen dituzte: Zumalakarregi plazan, San Juan kalean eta Foru plazan. Azken horretara 13:00ak pasatxo iritsiko dira eta guztiek dantzatuko dute, elkarrekin Agurra egin ondoren. Dantzaldia despedituta guztiak elkarrekin bazkaltzera joanen dira. Iortiako plazan, 17:00etan, hiru taldeetako dantzariak bildu eta elkarrekin Agintariarena eta Agurra dantzatuko dituzte. Gero talde bakoitzaren dantza erakustaldiari hasiera emanez. Erakustaldia jai giroan bukatzeko erromeri dantzak izanen dira. Egitaraua merenduarekin despedituko dute dantzari txikiek. 115Dantzari horiek parte hartuko dute bihar ospakizunean. Urretxuko 35, Lazkaoko 27 eta Altsasuko 53. Azken horien irakaslea Iñaki Agirre Larraza da.