Frontoiaren pareko kontzertu erraldoia

Guaixe 2013ko maiatzaren 8a

Pilota hotsen oihartzuna isildu eta musika jabetuko da Burunda frontoiaz. Aralarko Mikel Donea institutuko DBHko 1., 3. eta 4. mailetako 200 ikaslek parte hartuko dute emanaldian. Haiekin batera, Iruñeko Biurdana eta Barañaingo Alaitz institutuetako ikasleak ere izanen dira, guztien artean 250 musikariko orkestra sortuz. Institutuko musika irakasle Iñigo Aldunate Burguetek azaldu digutenez, ikasleek urte guztian ikasitakoa erakutsiko dute emanaldi horretan. "Ikasle batzuendako sekula emanen duten kontzertu bakarra izanen da" esan digu Aldunate. Altsasuko emanaldiaren ondoren, ikastetxeko 85 ikaslek Uharte Iruñean antolatuko den kontzertu erraldoian izanen dira, hilaren 13an, 15:00etan. Egitasmoak osasuntsu aurrera jarraituko duela esan digu irakasleak. LekunberrinAtakondoako DBHko 1. mailako 26 ikasleek ere parte hartu dute egitasmoan. DBH 2koak ezin izan dute, kanpamenduan zeudelako. Irurtzungo ikasleak apirilaren 26an Lekunberrin izan zen kontzertu erraldoian parte hartu zuten, etxekoen, Barañaingo Alaitz eta Iruñeko Biurdana institutuko ikasle batzuekin batera. 200 bat ikaslek jo zuten. Kontzertu erraldoi guztietan egitarau bera errepikatzen da, bost ikastetxeetako musika irakasleek hala adostuta. Egitaraua Kanta                         EgileaHit the road jack         Ray CharlesUdako egunak            GozategiCall me baby              Carly Rael JepsenAzken dantza             Pantxoa eta PeioWith or wituout you    U2Laztana                      LatzenLosing my religion      REMNegua joa da ta         Zea MaysBegietara begira        Vendetta500 urte                     BizardunakAltsasuko Zortzikoa   Herrikoia