Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eguerdian Altsasuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako aurreneko 3 mailetako ikasleak Iortia kultur gunean bilduko dira. Martetarrak protagonista duten antzezlana ikusiko dute 6 eta 9 urte bitarteko haurrek. Espazio-ontzian matxura izan eta Altsasuko musika eskola ondoan lur hartu behar izan duten martiztarren istorioa ezagutzeko aukera izanen dute haurrek. Beharrezko tresneria hondatuta, opatu dituzten "gauza bitxiak" zer diren jakiteko publikoaren laguntza beharko dute. Altsasuko Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatutako antzezlanaren bidez, ikastetxean ikasi daitezkeen musika tresnak eta beren ezaugarriak modu ludiko, dibertigarri eta parte-hartzaile baten bidez ezagutaraziko zaizkie haurrei.