Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kaleratze irizpideak eta diskriminazio sindikala juridikoki salatzeko bidea aztertzean ari da LAB. Horretaz gain, haien ordezkariak enpresan jasaten ari diren egoera ere salatu zuen. Aldi berean, espedientea iruzurra izan daitekeelako salaketak aurkezten ari da sindikatu abertzalea, dagoena baino lan karga handiagoa egon daitekeela uste duelako. Halaxe jakinarazi zuen ostiralean LABeko Sakanako buru Gaizka Uharte. Aurreko ostegun eta ostiralean ordu estrak sartu zirela ere jakinarazi zuen. Karrozatu enpresan izandako kaleratzeak salatzeko 200 pertsona bildu ziren. Manifestazio buruan Uhartek salatu zuen Nafarroako Gobernuak zuzendariari nafar guztien 36 milioi oparitu zizkiola bere ardurak ez onartzeko. Kaleratuen %90a UGTkoa ez izatea sindikatu hori saritzeko modua dela ere ziurtatu zuen eta haren karnetik gabe lantegian ezin izanen dela lan egin gaineratu zuen. "Sunsundeguirekin zer egin nahi genukeen erabakitzeko aukera galdu dugu langileok".