Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak ez du araudi organikorik. Horren ondorioz, kasu jakin batzuetan, udal bilkuretara joan ezin duten zinegotziek ezin dute haien botoa beste zinegotzi baten esku utzi. Hau da, ezin da boto-ordezkatzea egin. Aukera hori udalean eskatu dute legegintzaldi honetan talde batek baino gehiagok. NaBaiko Unai Hualdek azaldu duenez, "araudi organikoa udalaren aspaldiko egiteko bat da. Gure taldeak aurreko legegintzaldian zirriborro-proposamen bat egin zuen. Horretarako hainbat udalen araudi hartu genituen erreferentzia gisa, bereziki Berriozarkoa". Hualdek jakinarazi digunez, zirriborro hura eguneratu du NaBaik. 129 artikulu dituen Udaleko Erregalamendu Organiko proposamena aurkeztu du. Hualdek argitu duenez, "epe jakin batean egin eta erregalamenduaren onarpenarekin bukatuko litzatekeen eztabaida baterako lehen proposamena da. Besteak beste Foru Lege berriak jasotzen duen boto-ordezkatze aukera proposatzen da." NaBaik alkatetzako taldeari eskatu dio proposamena udaleko gainontzeko taldeei zabaltzea eta "ahalik eta azkarren" Antolakuntza Batzordea biltzeko deia egitea eskatu dio, "idazkaria bertan dela, zenbait saiotan aipatu zirriborroaren gainean eztabaidatzeko". Han adostu ondoren, udalbatzak berrestea nahiko luke NaBaik. PSNrik gabeko bilkurakAltsasuko sozialisten bi zinegotzi aulki lortu zituzten hauteskundeetan. Mari Jose Notariok dimisioa eman zuenetik haren ordezkorik ez dute izendatu sozialistek. Gainera, Javier Donlo zinegotzia gaixo dago eta ezin du bilkuretara joan.