Auto-karabanendako habia

Guaixe 2013ko maiatzaren 9a

Aurretik Extremadura edo Burgosko herriak izan diren moduan, auto-karabanen topaketa hartu zuen asteburuan Altsasuk. Hego Euskal Herriko, Errioxako eta Kataluniako 35 auto-karabana bildu ziren. Gehienak Sorbeltz auto-karabana erabiltzaileen euskal elkartekoak eta Tximeleta elkarte nafarrekoak ziren. Normalean elkarte bateko kide bat izaten da hilean behin egiten duten topaketa proposatzen duena. Altsasuko kasuan Pello Jimenez izan zen. Zelandi kiroldegiko aparkalekuan bildu ziren auto-karabanak. Izan ere, 6 edo 8 auto-karabana hartzeko gunea prestatzeko eskatu diote udalari. Herrian nahi lukete gunea, ibilgailu horietan ibiltzen diren pertsonak herrietan gastua egiten dutelako.