Altsasuko Santo Kristori organorako moldatuta

Guaixe 2013ko maiatzaren 9a

Maiatzeko Gurutzeko ospakizunak zirela eta, domekako Otadiko Kristo Deuna ermitan 11:00etan meza izan zen. Elizkizun horretan mustu zuen Lorenzo Gonzalez Urkizuk Altsasuko Santo Kristori doinuaren organorako moldaketa. Berak jotako doinuak altsasuarrek kantuz lagundu zituzten. Joakin San Roman haurra piztu zenekoa gogorarazten duen kanta da. Aurten bertan Gonzalezek Altsasuko Zortzikoa txistu eta haize boskoterako moldatu zuen, otsailaren 4an kioskoan mustu zena. Kontserbatorioko irakaslea da Gonzalez eta aipatutakoez aparte, moldaketa bat baino gehiago egina du. Altsasuko Santo KristoriZeruetatik etorriya daMaitasunez beterikGure Altsasuko-OtadienDagon Kristo besuak zabalik.Juan Frai Santubak ikusi zuenUrrutikan argiya,Beriala pensatu zuenAu zala milagro aundiya.Larumbatero etortzen zaiguZerutatik argiya,Antxen egiten ditualaMilagro ikusgarriya.Juan Frai Santubak bota izan zuenSagarra Ermita barrena,Juakin San Roman bisturikLasterkan juan zan argana.San Joakin eta Santa Ana diraBirgiñarentzat Aita eta Ama,Guk ere eduki dezagunDeboziyua aingana.Nere gendiak, artutzen badeguBiotzaz deboziyua,Etzaigu, ez, faltatukoZeruan palaziyua.