Hemen dira bi aste gazteak

Guaixe 2013ko maiatzaren 10a

Asteburu honetan eta hurrengoan garatuko da Gzt2ast programa. Altsasuko Udalaren Gazteria Sailak 12 urtetik gorako altsasuarrei zuzendutako egitaraua da. Intxostiapunta gazte gunetik pasatzen direnak makina bat jarduera izanen ditu, guztiak dohainik, 18ko afaria izan ezin. Hartan izena emateko gazteria@altsasu.net helbidera jo behar da eta 3 euro ordaindu. Programan parte hartzeko deia egin dute Gazteria Sailetik. EgitarauaMaiatzak 10, ostirala17:30ean Programaren aurkezpena. 18:00etatik 21:00etara Zezen mekanikoa. Maiatzak 11, larunbata18:00etatik 19:00etara Musika tailerra. 19:30ean Sabel-hiztuna. Maiatzak 12, domeka17:00etan 4x4 saskibaloia. Edarien banaketa. Maiatzak 17, ostirala17:30etik 19:30era Dantza maratoia. 18:00etatik 20:00etara Sukaldaritza tailerra.20:00etan Uraren festa. Maiatzak 18, larunbata18:00etan Mini-motorren lasterketa21:00etan Afaria.21:45etik 00:00etara Youssef eta Arreboteren kontzertuak. Maiatzak 19, domeka17:30etik 19:30era Henna tailerra19:00etan Mahai-futbol txapelketa.