Amona lapurrak, komedia ekonomiko eroaren protagonistak

Guaixe 2013ko maiatzaren 10a

Tarima Beltzak antolatutako Teatres, III. Altsasuko Antzerki Amateur zikloa bihar jarriko da martxan. Hurrengo hiru larunbatetan Iortia kultur guneak emanaldi bana jasoko du. Nafarroako hiru antzerki talde amateurren lanekin gozatzeko gonbitea egin zuten zikloaren aurkezpenean Tarima Beltzako Juan Manuel Herrero Cavak eta Mertxe Herrera de la Martak. Hiru emanaldietara joan asmo duenak 12 eurotan txartel orokorra eros dezake; bestela, emanaldi bakoitzagatik bosna euro ordaindu beharko dira. Zikloa komedia ero batek zabalduko du. Barasoaingo Karretabidea taldeak Geriatraco casi perfecto antzezlana taularatuko du. Protagonistak bost emakume adindu dira, geriatriko batean bizi direnak. Haietako baten alabak hipoteka ordaintzeko arazoak ditu eta hari laguntzeko emakume adinduek banku bat lapurtzea erabaki dute. Dena behar bezala ateraz gero, guztiak bazkariko botika hartzeko garaian bueltan izanen dira. Ia perfektua den lapurreta horretan depresioaren eta diabetesaren kontrako tratamenduak, hipotekak, Euriborra eta KPIarekin nahasten dira. KarretabideaTaldeak berak sortutako antzezlana da taularatuko dena. 90eko hamarkadan Barasoainen izan zen talde baten oinordekoa da Karretabidea, 2003az geroztik antzerkigintzan ari dena. Bere ibilbideko hirugarren obra da Altsasun antzeztuko dutena. Aurreko obrarekin Bara�aingo antzerki amaterurreko erakustaldian aktore-multzo onenaren saria eskuratu zuten 2009an. Antzezleak: Asun Fresan, Alicia Flamarique, Egipto Maestro, Pili Lezaun, Lourdes Cabestre, Arantxa Flamarique, Nando Unzue, Mikel Mikeo, David Lezaun eta Mari Carmen Bengoetxea. Zuzendaria eta dramaturgia: Mikel MikeoEta gero afaltzeraAntzerkia eta mantela lotzeko aukera aparta dute bihar Iortia kultur gunera joaten diren ikusleak. Antzerkira joaten diren ikusleak sarrera erakuste hutsarekin %15eko deskontua izanen dute Biltoki, Basomutur, Arkangoa, Irubide, Iru�abide, Il Padrino edo� Kaixo jatetxeetan afaltzen badute. Aukeraketa errazteko antzezlanaren sarreran jatetxe bakoitzaren eskaintzaren berri zehatza ematen duen esku-orria jasoko du publikoak. Bihar mustuko den zikloaren hiru saioetan (maiatzak 11, 18 eta 25ean) baliatu ahalko dira ikusleak deskontu horretaz. Horretaz aparte, garagarrilaren 8an Garik Berria egunkariaren alde eskainiko duen kontzertuaren ondoren ere afaltzera merkeago joateko aukera izanen da.� On Egin egitasmoa Altsasuko Jatetxeen, Altsasuko Udalaren eta Bierrik Fundazioaren arteko elkarlanaren ondorioz sortutako egitasmoa da. Kultura eta gastronomia lotuz, tokiko ekonomia mugitzeko asmoa duen egitasmoa da. Beraz, funtzioak eta jatekoak, On Egin!