Somocurcio altsasuarra 79.a Martin Fiz Maratoian

Guaixe 2013ko maiatzaren 14a

Gasteizek Martin Fiz Maratoia hartu zuen igandean (42,195 m). 552 korrikalarik parte hartu zuten eta Migel Beltranek irabazi zuen proba luzea (2:21:44). Martin Somocurcio altsasuarrak lan ederra egin zuen, 79.a sailkatuz (3:07:09).