Erakusketako inauteria

Guaixe 2013ko maiatzaren 15a

Altsasu eta bertako inauteria nazioartean ezagutzera emateko lanean jarraitzen du Inauteri batzordeak. Ostegun gauean Lisboarako bidea hartu zuten 20 kidek. Hirugarren aldia da altsasuarrek Portugalgo hiriburuko inauterien segizioan parte hartzen dutena. Aurten beste Europako beste 31 herrietako ordezkariak bildu ziren. Ostiralean Rossio plaza ezagunean Altsasuko ihote segizioak bertako inauteria nola zen antzeztu zuen. Larunbatean, berriz, bi ordu iraun zituen Lisboan barnako kalejira batean parte hartu zuten. Altsasuarrek Bulgariako Pernik-eko lagunak agurtzeko aukera izan zuten. Horretaz gain, hurrengo irteerak lotzeko aukera izan zuten. Uztailean Xixonera joanen dira eta udazkenean Coimbrara. ArgazkitanKalejira hori baliatuz argazki lehiaketa antolatzen da. Joan den urteko lehiaketako hiru sariren gaia Altsasuko inauteria da. Lehen argazki sarituan Ramon Paniagua agertzen da, sardan eskuak dituela, begira. Bigarren saria Jose Javier Agirrebengoari egindako argazkia da. Eta, azkenik, publikoaren saria golda eramaten duten momotxorroen eta itzainaren argazkiak eskuratu zuen.