Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Tenis Txapelketako finalakKimuak: Jon Erdoziak Oier Gastesiri irabazi zion, 6-4 eta 6-3.Gizonezkoak haurrak: Xabier Claverrek Aritz Martinez de Ibarretari irabazi zion, 6-4 eta 7-6Emakumezkoak haurrak: Irune Gradosek Andrea Aristuri irabazi zion, 6-2, 1-6 eta 6-0Helduak: Carlos Canterok Santi Crespori irabazi zion, 6-3 eta 6-4Altsasuko Tenis Rubor eskolan 60 neska-mutiko aritzen dira, Richard Cantero monitorearen aginduetara. Canterok Iratxe Soriano monitorearen laguntza izaten du tenis klaseak ematerakoan. Lau kategoriatan banatuta aritzen dira: kimuak, haurrak, kadeteak eta helduak, eta talde bakoitzak astero 2 orduko entrenamendua egiten du Altsasuko Mikel Donea Institutuko soinketa aretoan. Neskek eta mutilek aldi berean ikasten dute, ez dago sexuen arteko banaketarik. Berriki Altsasuko Tenis Txapelketa jokatu da Olaberrian. "Altsasun ez dugu tenis pistarik eta horregatik Olaberrian jokatu ditugu txapelketako partidak. Urteko txapelketa da eta ikasleak gustura hartzen dute euren arteko lehia hori" adierazi digu Richard Canterok. Altsasuko Tenis Rubor eskolako arduradunak gaineratu duenez, giro oso onean jokatu dute txapelketa. "Jokalari eta senitartekoendako hamaiketakoa prestatzen genuen, partida politetaz gozatu dugu eta jokalariek txapelketaren urduritasun puntu hori zuten. Oso egun politak pasa ditugu" nabarmendu du. Txapelketa kategoriaka jokatu da. Kimuen mailan 14 tenislari aritu dira, gizonezkoen haurren mailan 8, emakumezkoen haurren mailan 18, eta helduen mailan 15. Richard Canterok tenis klaseak ematen ditu ere Olaberrian, eta bertako 3 ikaslek parte hartu dute altsasuarrekin batera. Apirilaren bukaeran aurreko fasea jokatu zen, eta hortik aurrera, astebururo-astebururo, kanporaketak eta finala. Tenislari bikainak ditugula argi geratu da. Zorionak guztiei. www.tenisrubor.comAltsasuko Tenis Eskolaren informazio guztia. Hurrengo ikasturtean ere lanean ariko da Altsasuko Tenis Rubor eskola, interesa dutenendako. Informazioa web gunean.