Plazako eskultura babesteko neurriak aztertzen

Guaixe 2013ko maiatzaren 13a

Aspalditik daki udala plazan dagoen eskulturak gaizki dagoela. Azken urteetan bezala, larunbatean olio bidezko tratamendua eman zioten Altsasuko alegoria izan nahi duen eskulturari. Hala ere, plazako artelanarendako beste konponbide bat aztertzen ari dira udalean. Izan ere, egurra usteldu eta hainbat zati erori izan zaizkio aurretik eta etorkizunean bide bera jarraituko du. Horregatik, udala eskulturarendako irtenbideak aztertzen ari da. Horietako bat izan daiteke nonbaiten aterpean sartzea. Baina ez dago ezer zehaztuta. EskulturaJose Luis Ulibarrena Arellanok 1994an egin zuen eskultura. Hura egiteko langaia urtetan herriko plazan Altsasuko bizitzaren lekuko izan zen intxaurrondo zaharra izan zen. 1991ko abenduan kendu zuten plazatik gaixo zegoelako. Artistaren eskutan intxaurrondo zaharra Altsasu herria irudikapena bihurtu zen.Zain altsasuarrak eskulturak Altsasuko 28 irudi eta sinbolo biltzen ditu bere baitan: feminitatea, gizontasuna, nekazaritza, trenbidea, errementaritza, kobazuloak, basajaunak, hiru abeslari, ahuntza, dama bat, penaz dagoen arima, Mainamikirri sorgina, Garzia Ximenez erregea, txirrindularitza, ereilea, Altsasuko tontor eta gailurrak, pilotaria, uzta, artisautza, momotxorroak, gaueko eguzkia, jainkotasuna, inauteriak... azken finean, Altsasu eskultura batean.