Gazteek errepresioa eta polizia muntaiak salatu dituzte

Guaixe 2013ko maiatzaren 16a

Donostiako Aske Gunean atxilotu zuten emakume gazte altsasuarra atzo Donostiako Egiako auzitegian epailearen galderei erantzun zien, abokatua alboan zuela. Gazte altsasuarrari 2 ertzaini ostikoak jotzea eta haiekin jarrera oldarkorra izatea leporatu diote. Gertaeren inguruan galdetu zion epaileak. Orain auzia zabalduko duen edo ez aztertu beharko du. Bestalde, beste emakume gazte altsasuar bat Iruñeko auzitegian deklaratzen egon zela azaldu zuten. Foruzaingoak haren kontra salaketa jarri zuen kalean izan gertakari batzuen harira.