Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errepublika garaian antzerkia herrietara eramaten zuten konpainia haiek hartu ditu Jus la rochak bere obra berrian: Esta noche teatro. Jaime Simonen obra baten egokitzapena da. 1931n, errepublika indarrean sartu berritan, igandero zinema izaten den herri batek komiko konpainia bat kontratatuko du Otelo antzezteko. Herrirako bidea aktoreak zeramatzan autobusak istripua izan zuen eta denak ospitalean bukatu zuten. Denak? Ez. Lehen aktore eta zuzendaria dena ez zen autobusean joaten. Hark herriko gazta dendako jabearen arrebarekin obra antzeztea erabakiko du eta horretarako guztia moldatu beharko dute, haien modura antzeztu ahal izateko. TaldeaJuslarocha antzerki taldea 1986an sortu zen, Herri Kultura Zentroaren (egungo Alaiz kolektiboa) 10. urteurrenagatik. Patxi Larrainzar apaizaren eta zentroko kolaboratzailearen obrak antzezten hasi zuen. Hasiera batean emakumezkoek osatzen zuten taldea eta emakumeen gai sozialak lantzen zituen. Azken urteetan taldea zabaldu eta gizonezkoak sartu dira, taldearen eskaintza handituz. AntzezleakMiguel Domenech (Juanito), Pedro Domench (Don Anselmo), Carmen Martinez (Marisa), Roberto Martinez (Gregorio), Tere Zubero (Doña Hortensia), Fermin Rodrigo (Guardia Zibileko kaboa), Beni Sanchez (Gutierrez Guardia Zibila), Ana Lebon (herritarra), Asun Simon (herritarra), Pili Peletero (herritarra), Deme Irigoien (herritarra) eta Juana Agirrezabala (herritarra).Zuzendaritza: Montse ZabalaEta sukaldaritza eskaintza aparta gero Bihar Iortia kultur gunera joaten diren ikusleak ondoren afari gozo batekin gaua borobiltzeko aukera izanen dute. Izan ere, On Egin egitasmoaren bidez antzerkira joaten diren ikusleak sarrera erakuste hutsarekin %15eko deskontua izanen dute Biltoki, Basamutur, Arkangoa, Irubide, Iruñabide, Il Padrino edota Kaixo jatetxeetan afaltzera koan. Ikusle guztiek Iortiara sartzerakoan jatetxe bakoitzaren eskaintzaren berri zehatza ematen duen esku orria jasoko dute.On Egin egitasmoa Altsasuko antzerki amateur zikloarekin batera jarri zen martxan aurreko larunbatean. Bihar eta hurrengo larunbatean (maiatzak 18an eta 25ean) izanen du segida. Eta, borobiltzeko, garagarrilaren 8an Garik Berria egunkariaren alde eskainiko duen kontzertuaren ondoren ere ikusleak afaltzera joateko aukera izanen dute sarrera erakuste hutsarekin. Altsasuko jatetxeen, Altsasuko Udalaren eta Bierrik fundazioaren arteko elkarlanaren ondorioz sortu da On Egin egitasmoa. Kultura eta gastronomialotuz, tokiko ekonomia mugitzeko asmoa duen egitasmoa da. Disfrutatu antzezlanaz eta jaki gozoez eta, On Egin!