Altsasu Udaberriko Futbol Kopan. Joaneko partidan Marcillaren kontra galdu

Guaixe 2013ko maiatzaren 20a

Erregional mailako denboraldia bukatu eta gero, asteburuan Udaberriko Kopa txapelketa hasi zen. Altsasurieta Marcillarekin jokatzea tokatu zitzaion, Erriberan. Euriari aurre eginez, bi taldeen arteko partida oso lehiatua izan zen. Marcilla aurreratu zen baina Fernandezek berdintzea lortu zuen, eta atsedenaldia baino lehen bigarren gola sartzea lortu zuen Marcillak. Bigarren zatian bina berdindu zuen Altsasuk eta 2-3 aurreratzea ere lortu zuen Burundakoek, baina Marcillak egoerari buelta ematen jakin zuen eta 4-3 irabaztea lortu zuten etxean. Asteburuan bi taldeek itzuliko partida jokatuko dute Dantzalekun.