Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Iruñean egindako ekitaldi batean aurtengo Nafarroako Edertasunaren Errege-Erreginak aukeratu zituzten: Carolina Lacalle eta Iosu Valero. Finalera iritsi ziren dozena bat hautagaien artean Natalia Saiz altsasuarra zegoen. 19 urteko gaztea lehen dama gisa hautatua izan zen. Hautagaiek beraiek Saiz Sinpatia erregina gisa hautatu zuten. Horrekin batera, altsasuarrak Fulber shop Erregina eta Cuerpo Fitness 19 izendapenak jaso zituen. Dana agentziak antolatutako lehiaketan finalistek hirutan desfilatu behar izan zuten: sport arropan, bainu jantzian eta gau-jantzian. Pase bakoitzean aretoa betetzen zutenek txaloka hartzen zituzten. Dozena bat kidek osatzen zuten epaimahaia eta horien artean zegoen Amaia Madinabeitia, Navarra TV-ko aurkezle uhartearra.Altsasuarra otsailaren 28an Iruñean egin zen aurreneko castingean aurkeztu zen. 30 gazteetatik sei izan ziren finalerako aukeratuak izan zirenak eta haien artean Saiz izan zen hautatuetakoa. Horretarako, altsasuarra epaimahaiarekin elkarrizketatu eta kale eta bainu jantzian desfilatu behar izan zuen. Horretaz gain, argazki sesioa egin zuen, kamara aurrean jarrera ezberdinak hartuz. GertutikNolaz aurkeztu zinen lehiaketara?Familiak eta lagunek animatuta. Babes handia eman zidaten eta oso motibatuta joan nintzen. Casting-ean gaizki pasatu nuen, lauzpabost kideko epaimahaiak etengabe galderak egiten, bizpahiru desfile... Baina ongi atera zen, jendea ezagutu nuen. Zer espero zenuen?Bide bat ibiltzen hasteko ideia nuen. Oso mundu gogorra da, ez da dirudien bezain polita. Baina buru-belarri sartzeko gogoz nago. Nolabait prestatu zara?Egunero bi ordu ematen nituen gimnasioan, gorputza konpentsatzeko. Ondoren, ordu erdiko korrikaldia eta luzapenak. Eta etxean takoiekin aurrera eta atzera ibiltzen. Lagunen babesa izan dut horretan. Eta emaitzarekin zer moduz?Gala hasi orduko bi sari jaso nituen. Pozik eta animatua hasi nuen. Hirugarren saria jaso nuenean zorte gehiegi zela pentsatu nuen. Azken finalisten artean aukeratu ninduten eta epaimahaiari azaldu nion zergatik aurkeztu nintzen: zaila da gu moduko gazteek aukerak izatea ametsak betetzeko, bai modan bai orokorrean. Emaitzarekin pozik nago. Delegazioak eta agentziak asko lagundu naute. Orain zer, modelo gisa lan egiteko asmorik?Estatuko arduradunak esan zidan bere gustukoa nintzela. Gerta daiteke beste erkidego batean delegaziorik ez egotea, on line castinga egitea eta horren bidez Espainiako lehiaketan parte hartzeko aukera izan dezaket. Lastailaren 30etik azaroaren 9ra Fuengirolan izanen da. Ikus zaitzaten eta ahalik eta gehien ezagutzera emateko aukera da. Bestela, zertan zabiltza?Vilanova i la Geltruko Totsports Basquet Sama taldearekin Kataluniako lehen mailan aritu naiz denboraldi honetan eta seigarren bukatu dugu. Oso ongi. Asmoa orain Iruñera bueltatzea eta batxilergoa eta modelotarako ikasi.