Sunsundegui eskuz aldatu da

Guaixe 2013ko maiatzaren 21a

Sunsundeguiren jabetza eskuz aldatzeko agiriak sinatu berri dira eta dagoeneko zuzendaritzaren eta langileen esku daude enpresaren 150.000 akzioak. Lantegiak 250.000 euroko balioa izan du. Langile bakoitzak 548 akzio eskuratu ditu, 1,66 eurotan. Guztira 915 euroko ekarpena egin du langile bakoitzak, udako estratik kenduko zaiona. Errelebo kontratu lanean ari diren langile batzuk enpresa berriko bazkide dira, eta beste batzuk ez. Joan den astelehenaz geroztik ez da espedienterik eta langile guztiak lanean ari dira. Lanez gainezka omen daude. Urtea beteta omen dute eta heldu den urterako eskaerak jasotzen ari direla jakinarazi dute. Bestalde, eta adostutakoari segituz, Sodenak 4,5 milioi emanen dizkio Sunsundeguiri. Apilrilaren 20an 2 milioi eman zizkion, beste bat astelehenean eta garilaren 20rako beste 1,5 milioi espero dituzte Altsasuko lantegian. Gobernuak 36 milioiko zorra barkatu zuen eta Sunsundeguiko kudeatzaile berriek 2,3 milioi euroko hipoteka mailegu bati aurre egin beharko diote.