Musika ikasketa ez ofizialak

Guaixe 2013ko maiatzaren 23a

Ikasketa ofizialez gain, heldu den ikasturtetik aurrera Altsasuko Musika eta Dantza Eskolan ikasketa adar ez ofiziala izanen da. Adar hori herritarren eskaeragatik sortu da. Bere berezitasuna dira: ez duela eskolako ikasketa plana jarraituko; ez duela Musika Hezkuntzan jorratuko eta ikaslea instrumentua jotzen trebatuko dela bakarrik.Interesatuek gutxienez 16 urte izan beharko dituzte eta instrumentu propioa. Klaseak taldeka izanen dira eta haiek sortzeko 6 pertsona interesatu egon beharko dira. Astero ordu bateko klasea izanen da eta, horregatik, hileko 24 euro ordaindu beharko dira. Eskolatik jakinarazi dutenez, plazak mugatuak dira eta izen emate ordena errespetatuko da. Hona Altsasuko Musika eskolaren eskaintza: txistua, gaita, alboka, eskusoinua, trikitixa, klarinetea, biolina, gitarra, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, tronboia, bonbardinoa, tuba, saxofoia edo zeharkako txirula ikasteko aukera izanen da.