Pasioa, maitasuna eta heriotza: Bodas de sangre

Guaixe 2013ko maiatzaren 24a

Altsasuko III. antzerki amateur zikloa Federico Garcia Lorcak idatzitako tragedia baten antzezpenak despedituko du. Yerma (1934) eta La casa de Bernarda Alba (1936) obrekin batera egilearen landa trilogia osatzen du Bodas de Sangrek (1933). Bizitza eta heriotza lantzen ditu lan horretan Lorcak, baina antzinakoa (mitoak, legendak, paisaiak) eta bere garaikoa nahastuz (ohiturak). Guztia paisaia andaluziar tragiko eta unibertsal batean kokatua. Zantzuz beteriko pasio baten kronika da bihar Altsasun antzeztuko dena, emakume batengatik bi aurkariren heriotzara arteko borroka. 1928ko garilaren 22an Almeriako Nijar herriko Cortijo del Frailen izandako gertakarietan oinarritu zen Lorca bere lana ontzeko: bi familien arteko ezin ikusia, ezkontza bat, zaharberritutako maitasuna, pasioa, ihesa, borroka, heriotza, etsipena. El BardoAtarrabiako taldea 2010eko hasieran sortu zen, hala ere, eskarmentu handiko kideak daude bertan. Bere muntaiek konpromiso artistikoa eta sormen orijinala dute helburu. Muntaia poetikoen ondoren, antzerki klasikora jauzi egin du konpainiak. Antzezleak: Carmen Nadal (Ama), Covadonga Peralta (andregaia), Imelda Casanova (zerbitzaria), Carol Vazquez (bizilagun/eskalea), Elena Uriz (amaginarreba), Raquel Aldaz (andrea), Ana Belen Cabrera (abeslaria, 1. neska), Noemi Alcala (Ilargia, 2. neska), Lara Garcia (neskatoa, 3. neska), Javier Chocarro (Leonardo), Xabier Flamarique (senargaia), Pablo Asiain (aita), Javier Brianso (gaztea), Fernando Eugi (1. egurgilea, gonbidatua), Manolo Almagro (2. egurgilea, gonbidatua), Txuma Garcia (3. egurgilea, gonbidatua), Ekhi Ocaña (musika, gonbidatua) eta Urko Ocaña (gitarra, gonbidatua)Bertsioa eta zuzendaritza: Paco Ocaña.Afaltzen komentatzekoAntzezlanaren inguruko iritzi trukaketa afaltzen egin nahi dutenak zorteko dira. Izan ere, ikusleek On Egin egitasmoaren bidez, antzerkira joaten diren ikusleak sarrera erakuste hutsarekin %15eko deskontua izanen dute Biltoki, Basamutur, Arkangoa, Irubide, Iruñabide, Il Padrino edota Kaixo jatetxeetan afaltzerakoan. Jatetxe bakoitzaren eskaintzaren berri Iortiako sarreran jasoko dute gainera. Bihar despedituko den Altsasuko antzerki amateur zikloarekin batera jarri zen martxan On Egin egitasmoa, hilaren 11n. Antzerki zikloaz aparte, merkeago afaltzeko eskaintza garagarrilaren 8ra ere zabaldu da. Egun horretan Garik Berria egunkariaren alde kontzertua eskainiko du Altsasun. Ondoren ikusleak afaltzera joateko aukera izanen dute sarrera erakuste hutsarekin.On Egin egitasmoa Altsasuko jatetxeen, Altsasuko Udalaren eta Bierrik fundazioaren arteko elkarlanaren ondorioz sortu da. Kultura eta gastronomia lotuz, tokiko ekonomia mugitzeko asmoa duen egitasmoa da. Antzezlanaz eta afariak, On Egin!