Altsasuk Udaberriko Kopan aurrera

Guaixe 2013ko maiatzaren 27a

Altsasu futbol taldeak aurrera egin du Udaberriko Kopan eta final zortzirenetarako sailkatu da. Final hamaseirenetan Marcilla taldea izan zuen aurkari Altsasuk. Marcillan jokatutako joaneko partidan galdu eta gero, irabazi beharrean zegoen Altsasu eta hala egin zuen larunbat arratsaldean Dantzalekun jokatutako lehian. Lehen zatia bukatzear zegoenean Altsasu aurreratu zen, baina bigarren zatian Marcillak berdintzea lortu zuen. Hortik aurrera dena eman zuen Altsasuk eta 3-1 aurreratu zen, hurrengo faserako sailkatuz. Aurkaria Carcar edo Valtierrano izango da.